Kalitatezco ura
Zure osasuna eta gure ingurunekoa oso serio hartzen ditugu. Bermatzen dizugu zure etxean jasotzen duzun urak lege-eskakizun guztiak betetzen dituela, kontsumo-segurtasunik handiena eskaintzen duela eta kalitate-kontrolik zorrotzenak gainditzen dituela.
Europar Batasunak eta Espainiako legeriak 3/2023 Errege Dekretuaren bidez zehazten dute txorrotako urak izan beharreko kalitatea (3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, kontsumoko uraren kalitatearen, kontrolaren eta horniduraren inguruko irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena).
Osasun Agintaritzarekin adostuta Kontrol Analitikorako Plan bat garatu dugu, aztertu beharreko maiztasuna eta parametroak ezartzen dituena, autonomia-erkidegoko edateko uraren Osasun Zaintza Programaren betetze osoa bermatuz.
Ura kalitatezkoa dela eta gizakien kontsumorako erabat segurua dela bermatzeko, hainbat analisi eta kontrol egiten ditugu egiaztatutako eta ziurtatutako laborategietan, emaitzen fidagarritasun handiena bermatzeko aukera ematen dutenak. Datuak Osasun Ministerioari bidaltzen zaizkio eta Kontsumoko Uren Informazio Nazionalaren Sisteman (SINAC)argitaratzen dira.
Gogoan izan txorrotako uraren kalitatea bermatzeko ardura hainbatek daukatela: Osasun Ministerioak, autonomia-erkidegoetako osasun-agintaritzek, udalek, enpresa hornitzaileak eta barne-instalazioen jabe bakoitzak bere jabetzaren barruan.




